Enpresa Aholkularitza Integrala

 Gure jardueren hasieratik gure bezeroentzako etengabeko arreta adeitsuaren balioa nabarmentzen saiatu gara, gure aukeren neurrian enpresek beharbada egin dituzten okerrak edo hutsegiteak konpontzen saiatuta.
Lehenengo mailako baliabide teknikoak eta giza baliabideak ditugu, eta egunez egun eskaera berriak aurkezten dizkiogu gure buruari, eskaera horiek optimizatu eta gure lana kalitate handiagoaz eta azkarrago burutzeko. Elkartea 1973. urtean eratu zen, eta bere egoitza soziala Donostiago Askatasunaren Hiribideko 7 zenbakiko (“UR eraikina”) 7. solairuan dago.
Hogeita hamar bat urtetik, UNIGEMSA Donostia-San Sebastiángo aholkularitza-etxe garrantzitsuenetako bat da, bere zerbitzuak unean-unean eta eraginkortasunez eskaintzen dizkiela Euskal Herrian eta bereziki Gipuzkoan kokatuta dauden enpresa askori.
UNIGEMSA solaskide ezin hobea da hirugarrenen (erakunde eta instituzio publiko eta pribatuak) aurrean, zure ordezkapena erabateko erantzukizun eta profesionaltasunez bermatzeko. 300 bezerok baino gehiagok kalitate, seriotasun eta zehaztasunaren aldetik erakusten duen esperientzia bermatzen dute.
Aholkularitza ematen dugu zuzenbide, lan, zerga, zerga-kontabilitate eta kirol zuzenbideko arloetan, eta arlo horiei buruzko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Bezeroarentzako arretaren bizkortasuna eta berehalakotasuna azpimarratu nahi ditugu, neurri handian gure egitura informatiko berriari esker eman ahal ditugunak.
Kontaktua

Informazio gehiago nahi baduzu

Gurekin harremanetan jartzeko edo galderaren bat egiteko, bete hurrengo formularioa.
Kontaktua