Aholkularitza Fiskala

Unigemsaren Aholkularitza Fiskala zerbitzuak hauek dira.

A) Enpresaren zerga egoerari buruzko aurreko azterlana.

B) Balio Erantsiaren gaineko Zerga. Hurrengo aitorpenak bete eta bideratzea:
– BEZaren aitorpenak.
– BEZaren urteko laburpena
– EEEko subjektuak barne hartzen dituen laburpen laburbilduaren hiru hilez behingo aitorpena.
Liburuak eraman eta fakturak bidali/jasotzeari buruzko informazioa.

C) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ondarearen gaineko Zerga:
– Ordainketa zatikatu, konturako sarrera eta PFEZaren konturako atxikipenen aitorpenak bete eta bideratzea.
– (Kontratuko famili unitate bati dagozkion) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenak bete eta aurkeztea.

D) Jarduera Ekonomikoen Zerga eta bestelako toki zergak:
– Jardueraren (JEZ) alta, baja eta aldaketen aitorpenak bete eta bideratzea.
– Bestelako toki zergak bideratzea.

E) Errolda aitorpenak eta IFZ:
– Jardueraren (JEZ) alta, baja eta aldaketen errolda aitorpenak bete eta bideratzea.
– Identifikazio fiskaleko zenbakia lortzeko egin beharrekoak bideratzea.

F) Foru Ogasun eta Ogasun Nazionalaren aurrean ordezkatzea eta ziurtagiriak eskatzea.

G) Indarreko legediari eta horren aldaketei buruzko informazio zehatza, interesdunaren zerga betebehar ezberdinen gaineko galderei erantzuteko.

H) Foru Ogasun eta Ogasun Nazionalaren aurrean beharrezko idazkiak eta errekurtsoak aurkeztea.

I) Ogasun Ikuskaritzaren aurrean ordezkatzea.

J) Liburuak eramatea.

K) Zerga aholkularitza.

Kontaktua

Informazio gehiago nahi baduzu

Gurekin harremanetan jarri behar baduzu Aholkuritza Fiskala zerbitzuari buruz formulario elektronikoa bete behar da.
Kontaktua