kontabilitate aholkularitza

Unigemsan kontabilitate aholkularitza zerbitzu hauek eskaintzen ditugu.

  • Enpresaren arazoen aurreko azterketa.
  • Haren kontabilitatea osatu eta abiaraztea:
    • Haren ezaugarrien araberako kontabilitate sistema ezartzea.
    • Kontabilitatearen Plan Nagusira egokitutako kontuen plana egitea.
    • Gure azterlanari jarraiki eta enpresaren beharrizanen arabera, behar beste kontu eta azpikontu zabaltzea.
  • Merkataritzako Kodean derrigorrezkotzat jotzen diren Kontabilitate Liburuak zabaldu eta zigilatzea, baita BEZaren Estatutu Arauek edo Sozietateen gaineko Zergaren Araudiak adierazitako liburu bereziak ere.
  • Aurreko atalean aipatutako Kontabilitate Liburuak zuek emandako datuak oinarri hartuta eramatea.
  • Enpresak kontabilitateaz arduratzeko hautatzen duen pertsona prestatu eta gaitzea, haren jardueraren arabera eta modu egokian eramateko moduan.
  • Kontabilitate arloa aldizka berrikustea, gerta daitezkeen arazoak antzeman eta zuzentzeko.
  • Bezeroari fakturen erregistroa eta urteko inbentarioa egiten laguntzea.
  • Haren balantze eta emaitza kontuak ofizialki indarrean dauden zerga arauen arabera betetzea, zuek emandako datuetatik aurrera.
  • Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena prestatu, bete eta bideratzea.
  • Kontabilitate Liburuen ikuskapenaren aurrean enpresa ordezkatzea.
  • Enpresaren kontabilitate egoera sortu edo aldatzeari buruzko nahitaezko eskaerak edo instantziak idaztea.
  • Derrigorrean bete behar diren eta haren kontabilitatea egiteari eragiten dioten arauen berri ematea enpresari.
  • Enpresan sortzen diren kontabilitate arloko arazoetan aholkularitza ematea: amortizazioak, erregularizazioak, inbertsioak, zerga arinketak, diru-laguntzak, …
  • Urteko kontuak, kudeaketa txostena, ziurtagiriak eta Merkataritza Erregistroan aurkeztu beharreko dokumentuak egitea.
  • Kontabilitate aholkularitza.
Kontaktua

Informazio gehiago nahi baduzu

Gurekin harremanetan jarri behar baduzu Kontabilitate Aholkularitza zerbitzuari buruz, formulario elektronikoa bete behar da.
Kontaktua