kontabilitate aholkularitza
Unigemsan kontabilitate aholkularitza zerbitzu hauek eskaintzen ditugu.
- Enpresaren arazoen aurreko azterketa.
- Haren kontabilitatea osatu eta abiaraztea:
- Haren ezaugarrien araberako kontabilitate sistema ezartzea.
- Kontabilitatearen Plan Nagusira egokitutako kontuen plana egitea.
- Gure azterlanari jarraiki eta enpresaren beharrizanen arabera, behar beste kontu eta azpikontu zabaltzea.
- Merkataritzako Kodean derrigorrezkotzat jotzen diren Kontabilitate Liburuak zabaldu eta zigilatzea, baita BEZaren Estatutu Arauek edo Sozietateen gaineko Zergaren Araudiak adierazitako liburu bereziak ere.
- Aurreko atalean aipatutako Kontabilitate Liburuak zuek emandako datuak oinarri hartuta eramatea.
- Enpresak kontabilitateaz arduratzeko hautatzen duen pertsona prestatu eta gaitzea, haren jardueraren arabera eta modu egokian eramateko moduan.
- Kontabilitate arloa aldizka berrikustea, gerta daitezkeen arazoak antzeman eta zuzentzeko.
- Bezeroari fakturen erregistroa eta urteko inbentarioa egiten laguntzea.
- Haren balantze eta emaitza kontuak ofizialki indarrean dauden zerga arauen arabera betetzea, zuek emandako datuetatik aurrera.
- Sozietateen gaineko Zergaren aitorpena prestatu, bete eta bideratzea.
- Kontabilitate Liburuen ikuskapenaren aurrean enpresa ordezkatzea.
- Enpresaren kontabilitate egoera sortu edo aldatzeari buruzko nahitaezko eskaerak edo instantziak idaztea.
- Derrigorrean bete behar diren eta haren kontabilitatea egiteari eragiten dioten arauen berri ematea enpresari.
- Enpresan sortzen diren kontabilitate arloko arazoetan aholkularitza ematea: amortizazioak, erregularizazioak, inbertsioak, zerga arinketak, diru-laguntzak, …
- Urteko kontuak, kudeaketa txostena, ziurtagiriak eta Merkataritza Erregistroan aurkeztu beharreko dokumentuak egitea.
- Kontabilitate aholkularitza.